ARKMONIA

ARKMONIA ARKITEKTURA ESTUDIOA

Silvia Ortiz de Elgea Arkitektura Estudioaren filosofia eraikinak ahal bezain autarkiko eta ekologikoen diseinatzea da, behar-aurrekontu tandema kontuan izanez proiektu bakoitzean. 60 eraikin baino gehiago eraiki dira Euskal Herriko hainbat tokitan, Burgosen eta baita Fuerteventuran ere. Guztiek Bioeraikuntza irizpideak jarraitze dutelarik.

Estudioak ere proiektu desberdinetan parte hartu izan du hainbat GKE–rekin eta Bioeraikuntza zabaldu du foro eta eremu desberdinetan. Betiere, gizartean gero eta gehiago ezarrita dagoen eraikuntza kontzeptu hau ezagutaraziz.

Gure proiektuak garatzeko, oso garrantzitsua da parte hartzen duten alderdi guztiak norabide berean joatea. Helburuak argia izan behar du: proiektua garatzea bezeroaren iritziaren arabera. Iritzi hauek, pentsamendu, sentsazio eta bere beharren bitartez adieraziko ditu, horrela, espazio berri hori bereganatuz eta bertan, erosotasuna eta babeslekua aurkituz. Horregatik, bioeraikuntzarekin sentsibilizaturik dagoen eraikitzailearen lana da horren garrantzitsua, proiektuko parte hartzaile guztiei eta/edo etxe berriko biztanleei maitasuna eta jakituria transmititzeko gai baita. Silvia Ortiz de Elgearen Estudioa 1999. urtean sortu zen. Bide luze honetan, Patxi Martinez-ekin batera, arkitekto eta kolaboratzaile ezberdinekin lan egin du.

Oso garrantzitsua da Bioeraikuntza proiektu batean parte hartzen duen talde osoa buru eta bihotz inplika dadila. Lan bakoitza maitasunez buzten duten eraikuntza enpresekin lan egiten dugu. Honek eraikitzailea eta artisauaren arteko ezberdintasuna markatzen du, hala nola, Etxezar.

Silvia Ortiz de Elgea Noordzuid-en, Holandan egoitza duen nazioarteko diziplina anitzeko estudioaren, bazkide sortzailea da. Estudio honek proiektu jasangarriak egiten ditu, Euskalherrian, Piriniotan edota Costa Bravan eraikin bat zaharberritzea nahi duten bezeroentzat, edo zona horietan finkaturik dauden taldeekin planta berriko eraikin bat eraikitzea nahi dutenentzat.

casa de bioconstrucción